Bisitatu
  • Euskera
  • Ingelesa
  • Frantsesa
  • Erdera
Munduko itzulia 2007 Info Galeria



Jules Verne idazlearen abenturak oroitarazten daukun amets zaharra. Hirugarren milenio hasiera huntan, teknikoki erresago da horrelako abentura baten prestatzea. Hala ere, pertsona guttik menturatzen dira amets unibertsal hau gauzatzea. Manera desbedinak badira ere horrelako bidai bat egiteko. Proiektu huntarako, bi baldintza hartu dira kondutan. Lehena tresna : motoz egitea ez da kasualitatez eginitako hautua. Jakina da motoa abenturaren eta askatasunaren adierazlea dela. Bigarren baldintza, iraupena : 80 egun, Phileas Fogg bezala, proiektuaren egingarritasuna frogatzeko. Abiatzea, 2007. ekainaren 13 izan zen eta ailegatzea agorrilaren 30ean. Orotarat 78 egun, 7 oren eta 45 minutu, beraz, Phileas Fogg baino 2 egun goizago !



Munduko itzuli hau ipar partetik bururatu zen eta bide desberdinetatik iragan da (errepideak, pistak, lokatza, …). 24 000 kilometroen ibilbidea : Europa, Errusia, Mongolia, Siberia, Korea, Kanada eta Estatu Batuak.



BIDAIA 4 partetan igaro da : Europa, Asia, Kanada, Estatu Batuak


Europa :


Lehen etapak izan dira. Erraiten ahal da fase transitorioa izan dela, etapa luzeekin (700 eta 1000 kilometro artean egunero). Helburua Errusiara ailegatzea denbora sobera galdu gabe.


Asia :


Ezezagun haundia. Gainera errepiderik gabeko 3000 kilometro baino gehiakoko pistak zeharkatu ziren. Lehenik Errusia, ondotik Tatarstan, Baikal aintzira, Mongolia (Naadam festak abiatzen zirelarik), Siberia (Parte hau gogorrena izan da : lokatza, zubirik gabeko errekak pista erdian, etxebizitzik ez, esantza eskasa, .... Ibilgailu arruntak ez dira hortik ibiltzen) eta azkenik Vladivostokerat (Errusiako portu ezezagunena). Hortik, ferry baten bidez Korearat abiatu naiz eta hiriburuan, Seulen, aste zoragarri bat igaru dut.


Kanada :


Koreatik Vancouvererat (Kanada) hegazkinez trebeskatu dut bainan motoa 12 egun berantarekin ailegatu da. Vancouver eta inguruak (Grousse Mountain, Victoria, ...) ongi bisitatzeko parada izan dut. Kanadatik Estatu Batuetararte Iparretik Hegoalderat zuzenean egin ditut Harrizko Mendikate famatua segituz. Naturaren nagusitasuna izan dira parte hunen ezaugarriak.



Estatu Batuak :


Abenturaren azken parte huntan « Zibilizaziorat » bueltatu da. Mendebaletik ekialderat iragan zen ibilbidean Yellowston parke famatu eta ederraren bisita eginez. Hortik Chicagorat, ondotik Detroit hirirat eta berriz Kanada alderat.